Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beilegitu (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) da/du ad horitu; zurbildu.

Indiarraren aurpegi serioak ezezko keinua egin zuen, baina erantzunaren ordez, kutxara itzuli eta beste zerbait atera zuen: paper beilegitu bat. ETC-literatura, saiakera   Abaraska, Asel Luzarraga, Txalaparta, 2008

Ez zituzten miatzen enpresariak, krisia barkatzen zitzaien bankeroak eta UV leinuruz beilegitu blonda patinatuak. ETC-literatura, saiakera   Ezer gabe hobe, Itxaro Borda, Susa, 2009

Denborak beilegitutako orrialdeak zituen bere irakurketak ere. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 176 zbk., , 2010 - urtarrila-otsaila

Horiek kamustu egingo dira, beilegitu, abandonatu egingo zaituzte momentu askotan. ETC-literatura, saiakera   Egia esan, Peru Magdalena, Elkar, 2013

Orri beilegituak ditu Giuseppe Ungarettiren Poza lanak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 197 zbk., , 2013 - uztaila_ abuztua

Bandera bakarrak lixibak beilegitu dituen kuleroak dira. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-26

Eta ikurrinari ere keinu egin diote, gurutzea beilegitzea baino ez da falta. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-21

Landareak triste daudela dio, hazi ezinik eta beilegitutaETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-05-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus