Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
behortzain (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) iz behorrak zaintzen dituen pertsona.
Taxus baccata, hagina ezaguna da gure artzain eta behortzainen artean, amaren batean akabatzen baitu behorrik sendoena ere. ETC-prentsa Argia, 2011-05-22
Enirio-Aralar Mankomunitateak araututakoaren arabera Aralarren larreratzeko epea maiatzetik urtarrilaren bukaeraraino da, baina badira arau hori betetzen ez duten behortzainak. ETC-prentsa Berria, 2017-03-16