Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
behinik adlag behintzat, bederen.
-Ikustea behinik izango dut, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.
Edo deus guti behinik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.
Seinale, eta ni horretan nago, berak ezagutu izan zuela, edota haren margo-irudiren bat ikusia zela behinik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.
Eta berak eskuratutakoari esker, ume haiek izan eta bakarrik hazteko modua egin zuten bakarren batzuek behinik. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 160. orr.