Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garai bateko burdinolak hornitzeko ikatza erruz egiten zen eta sail onenetan basoa pixkanaka janez, behikundearentzako larreak sortu ziren. ETC-prentsa Argia, 2004-12-05
San Blasetako Abadiñon opil eta erroskilen anisaren usain artean behikunde latza, azken urteetako zabalena ikusteko aukera ederra izan genuen. ETC-prentsa Argia, 2005-02-20
Belaze ugaritan, han hemenka ahate xuriak samalda zabaletan, artalde dotoreak eta haragitarako nahiz esnetarako behikundea nagusi. ETC-prentsa Argia, 2006-01-22
Zuriketako zurikina ederki hausnartuko du behikundeak. ETC-prentsa Argia, 2006-11-12
Bertan bazkatzen zuen behikundeak; gerora bordak, txabolak, etxolak, olak, etxaldeak, basetxeak, landatxeak eta baserriak eraiki izan dira. ETC-prentsa Argia, 2007-04-29
Onddo baten erasoaren ondorioz, "palustrina" izeneko alkaloidea sortzen du, eta, gorputzean metatuz, behikundean herrenak eta nerbioekin lotutako arazoak ekar ditzake. ETC-prentsa Argia, 2015-04-19