Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beherarazi (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) du ad beheratzera behartu.

Belarrera bota zenean, emakumea berekin tiraka eraman, eta burua beherarazi zion. ETC-literatura, saiakera   Hoben-ordaina, McEwan, Ian (Xabier Olarra), Igela, 2013

Ematen zuten irudiek dorrean gora egin behar zutela eta neure buruari galdetzen nion zergatik ez ote ziren dorre puntara iritsiko, esku zital handi batek behin eta berriz beheraraziko balitu bezala. ETC-prentsa   Berria, 2003-08-02

Azken egunotako aterrarteek bi zentimetroz soilik beherarazi zuten 2.800 metro karratuko aintzira horretako ur maila, eta zolatik 34,7 metrora ziren atzoko euriteak izan aurretik. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-27

Iraken produkzio handiagoak eta OPEPen ahultzeak, analistek diotenez, prezioak beherarazi egingo lituzke, 20 eta 22 dolar bitarteko bandaraino, eta herrialde industrializatuek aterako liokete onura beheratze horri. ETC-prentsa   Argia, 2002-11-03

-Gradu bat edo bitan zigorra beherarazi egin dezaketenak: ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Penaleko ikasgaiak: zati orokorra eta zati berezia, Jon-Mirena Landa, UPV/EHU, 2003

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus