Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behaztopatze (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi) iz behaztopa egitea.

Horiekin behaztopatzeak luzatzen duelako zure irakurketaren iraupena eta beraz atzeratzen nik hemen luzatzen dizudan mezura heltzea. ETC-literatura, saiakera   Hitza azti, Iñaki Arranz, Alberdania, 2006

ere, ezin daiteke gizakiak bekaturik ez egitea eta ez behaztopatzea, dela ezjakinez, iritzi edo portaera gaitzesgarriren bat onartuz, dela konkupiszentziak edo grinak bera garai dezan utziz. ETC-literatura, saiakera   Alderraien gidaria II, Maimonides (Xabier Kintana), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Baina betaurrekoek aspaldi eragingo ziguten bista lausotzea eta behaztopatzea eta beste batzuei emango zien aukera [...]. ETC-literatura, saiakera   Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Sarkozyren behaztopatze linguistikoengatik barkamendu eskale lanaren zama daraman Segolene Royalek artamendu psikologiko premia duela errepikatzen dabiltza UMPko kargudunak. ETC-prentsa   Berria, 2009-04-22

Halako kontzientzia hebainduentzat irensgarriagoa da, nabarmen-nabarmen, ez behaztopatzea gizartea kudeatzeko modu horrek dakarzkien arazoekin. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-11

Proba egunean, ordea, makila estutu eta saguen abilezia neurtuko da latentzia eta behaztopatze mailaren neurketa eginez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus