Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizona, orduan, bere sentimenduak mozorrotzen saiatzen da, eta hauek besteei ezkutatu beharraren ezkutatu beharrez, azkenerako beren buruari ere ezkutatzen dizkio. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.
Baina zintzarri hotsa berria zen bufaloentzat, eta sosegurik eza sortzen zien, gaindika, egun osoan atsedenik gabe entzun beharrez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.
Ebaki egin behar izan zidaten -ihardetsi nion, ahotsari axolarik gabeko kutsu bat emanez, neskaren aitzinean ausart agertu beharrez. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 26. orr.
Diote hauekin mizilak egin letzazkeela Iraniak 3.500 kilometratara tira lezaketenak, hots Europako kapitala guzien gainera, beharrez. Herria 2005-10-20
Eta beharrez bozaren emaiteko adinean diren frantses guziek, erreferendoma gisako bozkatze bat espresuki muntaturik hortarako... Herria 2003-05-15
Eskuan muin ematen utzi behar izan zien, banan-banan, haien ezpainek eskua ukitzean eragiten zioten higuina jasan beharrez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 225. orr.
Bidetik aldendu da, makur-makur eginda ahalik eta ikuspegi tikiena utzi beharrez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
Ustekabean -eta zoratu beharrez- harrapatu ninduen argazkiak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.
Izadia arnasa hartu ezinik zegoen, antza, ito beharrez ia, eta haren birikak, hodei goibel itxi haiek, alegia, zergati ezkuturen batengatik ezertarako gauza ez zirela zirudien, ezin izango ziotela erasoari ekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Josebak ere sexu beharrez sentitzen zuen bere burua, urte luze bat zen amodiorik egin ez zuela, baina inorekin ohera joateko emakumezkoa gustukoa izatea zuen araua, arau bakarra. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.
Guk buruz genekizkien kresalaren babesteko bernizatu beharrez ate horretan kasik ezabatuak zeuden arrastoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.
Eta hala, gonbit hari amore emanez, ez zuen inorekin hizpiderik bilatu, eta arreta nonbait finkatu beharrez, bere oinen erritmo geldoari jarraitzera bere baitaratu zen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 26. orr.
-Badu urtea segurik hasia dela galde eta galde, esneketako turnada enekin egin beharrez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.
Egun osoa bulegoan eman dut, lanean ito beharrez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.
Eta segittuan oka egin beharrez, komunera joan naiz korrika eta muturka. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 197. orr.
Hortarako den jende berezi hark sakelak aire husten dizkit otoitz-liburua lurrera botatzen didate, eta arrosarioak, miatzaile batek luzaz zangopilatzen dizkit, bihiak xehatu beharrez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.
Oilasko hezurren murtxatzen ari ginela, abilarena egin beharrez, harro eta maltzur xuxurlatu zion Babeti. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.
Badirudi hatzari bakea eman eta bideko nekea kendu beharrez sartu dela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 172. orr.
Motorraren hotsak isildu egin ditu guraso batzuen deiak, ozendu besteenak, azken orduko eskari ahaztu ezinezkoren bat entzunarazi beharrez Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.