Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitortu beharra dago zoritxarrez ostatu hoien arrakasta urtez urte emendatuz doala, beharretan direnak gero eta gehiago direla. Herria 2005-12-08
Hots, 8.500 enplegu kendu beharretan da Mercedes eta hori berri txarra da aleman industriarendako, baldin-eta holako baten iresteko ahaletan izanik ere. Herria 2005-10-06
Aloadin, Asasino baten beharretan zegoelarik, baratzean zituen gizonez baliatzen zen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 28. orr.
Beharretan zen jendea lagundu behar zen eta kitto. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 25. orr.
Esan liteke elkarren beharretan direla biak ala biak bizirauteko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.
240 milioi bizi dira Indian behar-beharretan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Lur ematen zaion egunean, zalapartatan barreiatzen gara, egiazko edo gezurrezko adiskideei esku eman beharretan, ardura materialetan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.
Izpiritua mila puskatan haustera utzi aitzin ene egin beharretan biltzen naiz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 151. orr.
Abia zaitez berehala; zure beharretan naiz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.
Eta Ixaskunek prestatutako sardinez eta Labarkako ardo beltzaz berotzeko esperantza eta beharretan igo ditut lau solairuak, oinez, korrika, "jinasi apur bat egitekotan" Ixaskuni azaldu nionez. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 38. orr.
Geiditzen naizela erraiten diot, pixka bat jan beharretan naizelakotz harek aldiz segitzen duela berea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.