Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beharreko izlag behar dena.

Gainera, gogo aldetik eskas antzean nenbilen, eta ez oso konbentzituta oroipenaren genero hori ote zen jarraitu beharreko bidea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.

Halakoetan, esan ohi dugu halakoxea dela bizitza, baina kontsolatzeko ahalegin horrek ez dio garraztasun poxi bat ere kentzen irentsi beharreko ozpinari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Jerusalemgo fededunentzat egin beharreko diru-bilketari dagokionez, egin zuek ere Galaziako eliz elkarteei agindu niena.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,1

Aurreko egunean Ginorekin batera Marioren tiraderak miatzen aritu ginen, erre beharreko zerbait bazegoen ere, baina ez genuen ezer aurkitu, bere atorrak, "bere arropatxoak", izeba Drusillak esaten zuen bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 125. orr.

-Urkatu beharrekoen taldea osatu arte itxaron beharko duzu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

Hurrengo bisitan senideei eskatu beharreko liburuak eta lagunei bidali beharreko enkarguak zehaztu ditugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Artean egin beharreko hamaika gauzatxotan jarrita baitzeukan burua, ez zuen espaloi erdiko zuloa ikusi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Kasu guztietan litzateke, noski, egin beharrekoa inbentario negatibo hori...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Gela hark ez zuen deus susmagarririk, deus gorde beharrekorik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 186. orr.

Eta ez al dakik kornerretik ere sar daitezkeela golak, baloiari beharreko efektua emanez gero?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 8. orr.

Hiru gauza dira hemen gogoan eduki beharrekoak: lehenengoa, nork bilatzen duen, hau da, desira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Noizbait kendu beharreko tik bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.

Garbi dago, ez da egurra bezalakorik eskola oneko arauak sakon txertatuko badira ongi hezi beharreko haurraren baitan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 9. orr.

Bizitzari buruzko ezagupenak ditu, "garaileek" galdu edo faltsutu dituztenak eta berak transmititu beharrekoak, jasan duen bidegabekeria salatzearekin batera.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 9. orr.

Neronek aurkitu beharko nuen, beraz, Adam Johnson misteriotsuarekin erabili beharreko mintzaira.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 11. orr.

Lantegiko hornitzaile batek urteak zaramatzan Laurelera joan-etorrian eta Blancheri buruz jakin beharreko guztia zakin...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 185. orr.

Azpimarratu beharrekoa da, halaber, sentipenak transmititzeko egileak daukan modu partikularra, edo sentimenduez aritzeko estilo dotore, fin hori, naif-ez jantzia askotan, buru argiz beti.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.

Proba horietako batzuk aski arautu gabeak ziren, irismenean genituen gauzez nahiz eguneroko irudiez baliatuz egin beharrekoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Gogozko tokia aurkitu eta orduantxe egingo dute egin beharrekoa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Gogoan hartu beharreko lorratza iritzi nion, Duñabeitia atletarena bat zetorren-eta bolantinak egitearekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 22. orr.

Horretarako, ordea, pazientzia apur bat hartu behar omen genuen, hasieran zaila baita ikasi beharrekoari zentzu pitin bat hartzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

Aleman zintzo guztiok egin beharreko lana, nonbait, geuk piztutako gerraren arrasto guztiak garbitzea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Gorroto genuen Madril, ministerioetan egin beharreko tramite absurduek eramaten gintuztelako, eta zaila da beharturik joaten zaren lekuen edertasuna ikusten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Pailazo zuriak gorrotatu izan ditut batez ere, bakailao gibeleko olioa baino gehiago, familiako atso bibotedunei eman beharreko musuak eta kalkulu mentala baino gehiago, haurtzaroko beste edozein tortura baino gehiago.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.

Ikusi ez beharreko zerbait ikusiak ginen, edo jakile ginela usteko zuten, Mola jeneralaren bosgarren kolumna ziren, tiroketa eta atakada saioak egitera isilean etorriak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Geneveko maisuak urraturiko bidean taxuturiko testu multzo bat, irakurri beharrekoak beti.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 23. orr.

Hogeita hamalau letra dituen eta ez dituen esaldi hori zer dela eta hartzen dugu poematzat? Horra hor egin beharreko galdera.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Zure lanerako behar duzun guztia mahai gainean izango duzu: itzuli beharreko fitxak, hiztegiak, folioak... Fitxak, dauden ordenan itzuliko dituzu, eta itzuli ondoren eskuin aldean ipini.     «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus