Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beharazi (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) du/dio ad behatzera behartu.

Ez naiz oroitzen, ez zait iduritzen Aura Lolita maistrak ikasle ttattarroi banan-banan mikroskopio miresgarri hartatik beharazi eta gure larruazalean, eta gure begietan barna, bizi diren xomorro mikroskopikoak dantzan ikusarazi zizkigularik, batere izutu nintzenik. ETC-literatura, saiakera   Kezko bola batek itoak birikak, Miel Anjel Elustondo, Txalaparta, 2019

Eta hain xuxen ere, lanbide haren arrimuan edo gorpuztu zen harengan bertsoetan erakutsi zuen ideologia kontserbadore ordenuzalea, bonapartista eskuindarra, kutsu gorria zerion ezeri idor eta mesfidantza betean beharazten ziona: "Biba Napoleon guzien Presidenta! Zuk egin daukuzu obra bat etselenta". ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-16

Hiri ingurunearen erakarpena gutxitu egin zen, enplegu eskaintza bezala, eta demografi portaerek jaiotza tasa beharaztea eta, bide batez, biztanleria zahartzea ekarri zuten. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko demografia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus