Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begiz adlag ikusmenaren bidez.

Begiz eta laster egindako azterketa baino ez zen izan, baina zein ere zen haren isiltasunaren arrazoia, ez nuen ezer ikusi jipoitu zutenik edo sexu-erasorik egin ziotenik pentsarazteko modukorik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.

Ukalondoen gainean jarrita, begiz jarraitu dituzte satorrek urratutako korridore haizatuak, sigi-saga lurraren azalean, zainak zaharren azalean bezala.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Tarte batez, tabernako bezeroek zehatz-mehatz aztertu zuten irakaslea begiz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Ez nuen uste don Pedrok begiz joko ninduenik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.

Batzuetan, begiz kalkulatzen da distantzia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Eta enetzat ere Jainkoak egin tenplu hori gizonek egin ditzaketenen gainetik zagok... -erran zidan osabak, zeina hitzez ez ezik begiz ere mintzatu baitzitzaidan, argiz gainezka zituen bere begietarik, mens mundi-aren bihotza bere bihotzean taupaka balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

1937an aurkitu genuen: bera zen, gelan zutik; semea azkeneko aldiz hartzen zuen beso artean; adio esaten zion eta gero, haren aurpegia begiz janez, eraikin mutuaren eskailera hutsetan behera jaisten zen...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.

Orduan, Druida Nagusia tontor gainetik jaitsi zen eta, Fionnen aurrean jarririk, eguzkiak galeriako atearekin egiten zuen angelua begiz neurtu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.

Ez da izen txarra, nik bezala egunero hamaika paper begiz jan behar izaten duenarentzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 85. orr.

Alferrikako gertatu zitzaidan pentsatzea neuk ere, hura begiz hauteman eta hamar hatz azazkaldunez haztatzen nuen honek, ez nuela munstrotik gutxiago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus