Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekatxo (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi) iz betazalaren ertzean sortzen den pikorta. ik begitxindor; beltxor.

Erupzio eta infekzio asko pairatzeko itxura zuen, baita harramazkak eta ubeldurak aise agertzekoa ere, eta maiz egingo zitzaizkion zauriak aho inguruan eta bekatxoak bere betile zurien artean. ETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018

Betaurreko horien atzean duzun bekatxo hori ere neuk kutsatuko nizun, bai?, eta banoa Bogara ea zer gertatzen den. ETC-telebista   Elene eta Julen banandurik, Goenkale, 2000

Irritazioa, etengabeko malko jarioa, bekatxoak, aparteko sentikortasuna? Begiak gorputz-atalik delikatuenetakoa dira, eta aski normala da sarritan osasun-arazoak agertzea. ETC-prentsa   Berria, 2012-03-27

Esaiok hire lagun horri ea artikulua idatzi zuenean bekatxoa zuen bizi-bizi betondoan, edo erlakizten handiren bat atzealde horretan, bestela ez zagok horrelako amorruarekin idazterik, noiz eta, hain zuzen ere, gurean hainbesteko askatasun ilusioa sortu den unean. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-25

Bekatxoa edo tokiko hantura pruriginosoa eragiten du ile-folikuluaren izurritze estafilokozikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

Bekatxoa, begitxindorra edo beltxorra betazalen ertz librean agertzen den hantura akutua da, zorne-jarioarekin. Kanpokoa izan daiteke (Zeisen guruinak erasaten direnean) edo barnekoa (Meibomiusen guruina denean erasandakoa). ETC-entziklopedia   Bekatxo, Wikipedia

Populazio orokorrean agertzen diren ohiko kasuak larruazaleko edo mukosetako infekzio arinak dira (forunkuluak, pustulak, bekatxoak...) edo janari-intoxikazioak, kutsatutako elikagaiak jaterakoan. ETC-entziklopedia   Staphylococcus aureus, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus