Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hagitz gauza begiragarri eta errespetuzkoa delakoan, bizia ematea ez da gauza eskasena, merkeena eta errazena baizik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.
Deus begiragarririk ez haiengan; denak gizonezko eta eguneroko parrokiano, toki berean eta ordu berean hamalau aldiz gertatuak ginen elkarren ondoan, baietz-nire-gibela-zurea-baino-lehenago-urratu josteta libertigarrian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.
Gorte-gizonaren, soldaduaren, eskoladunaren begi, mihi, ezpata; erresumaren gala eta loria; dotoreziaren miraila, moldeen moldea, begirale ororen begiragarria... hala hondatua! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.
Horregatik, presondegiaren ardura eman zenidanetik, zure ispilu txit begiragarria jarri diet presoei begien aurrean, argiro ikusten baita bertan Jainko Jaunaren zuzentasunezko bidea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.