Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Animalia ororen bizitza eta askatasunarekiko errespetua eskatzen du taldeak elkarretaratze horien bidez, eta beganismoa aldarrikatzen du bizimodu etiko eta errespetuzkoaren eredu gisa. ETC-prentsa Berria, 2006-07-14
Ez da sukaldaritza mota bat soilik, ez eta dieta bat ere, bizimodu bat da beganismoa. ETC-prentsa Berria, 2009-01-13
Ildo horretatik, Pacmak animalien erabileraren abolizioa eskatzen duela azaldu zuten alderdiko kideek, eta helburu hori lortzeko bidean beganismoaren alde egiten dutela. ETC-prentsa Berria, 2012-07-08
Horrekin batera, animalien defentsarako aldarrikapenak eta sukaldaritza ekitaldietan beganismoa bultzatzea da gure asmoa. ETC-prentsa Berria, 2013-08-22
Sukaldaritza lehiaketak animalia jatorriko elikagaiekin egiten direla argudiatuta, animalien eskubideak errespetatzen dituen beste festa eredu bat bultzatzeko eta beganismoa ezagutarazteko sortu dute egitasmoa. ETC-prentsa Berria, 2014-08-15
Animaliak jateko, janzteko, haiengan esperimentatzeko zein aisialdirako erabiltzeari uko egitea dakar jarrera abolizionistak; beganismoa. ETC-prentsa Berria, 2014-12-07
Bestalde, aurten, Errenterian, nahikoa sartu dugu muturra jaietan, eta beganismoaren aldeko pauso garrantzitsuak eman ditugu herri bazkarian, pintxo potean, gure txosnarekin... ETC-prentsa Berria, 2015-08-12
Bere animaliekiko maitasun eta grina kutsakorra da oso eta gustura solastatu gara beganismoaz, barne kontraesanez, zalantzez, koherentziaz bizi nahi izateaz. ETC-prentsa Argia, 2012-04-22
Horretarako tresna gisara, beganismoa sustatzen du mugimenduak: kide antiespezistek ez dute kontsumitzen animalia jatorriko produkturik, ez elikadurarako, ez eta beste ezertarako ere. ETC-prentsa Berria, 2017-01-10
Esperimentazio-bide alternatiboen garaiotan, politikagintzaren jangeletara ere eskertuko litzateke beganismo eta praktika garun-osasungarriak iritsiko balira, hainbestek hitza ez jateko, hitzak hainbeste ez jateko. ETC-prentsa Berria, 2018-01-17
Amaren eskutik jaso zuen beganismoaren berri: informazio gehiago bilatzen hasi, eta begano bilakatzea erabaki zuen berak ere. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2015-12-11
Batetik, zapalkuntza eta injustiziekin sentsibilitate apartekoa duen ekintzaile saldoa dago Euskal Herrian, beganismoa bere kredoan txertatzen ari den aktibista harrobi bat. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-09-06
Egun gaiari buruz produzitzen den literatur ugariaren artean batzuek dimentsio praktiko eta etikoaren garrantzia azpimarratuko dute azterketa ontologiko hutsean geratzen diren hurbilketak kritikatuz eta egunerokotasunean bideragarriak diren praktikak proposatuz, beganismoan oinarritzen diren etikak esaterako. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal Herriko pentsamenduaren , Askoren artean, UEU, 2012
Horretaz gainera, kritika daiteke animaliak elikagai gisa erabiliak izatea eta, bide horretatik, aldarrika daitezke zenbait jokabide: esaterako, begetarianismoa edo beganismoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Gogoeta - Bide irekiak, Agustin Arrieta Urtizberea, EHU/UPV, 2019
Animaliak konpainia eta laguntzarako animalia erabiltzearen eta animalien eskubideak animalien eskubideen arteko tentsioa dago, baita haragijale izan eta beganismoaren artean ere. ETC-entziklopedia Animalia, Wikipedia
Beganismo zale batzuek barazki gordinik bakarrik jaten dituzte. ETC-entziklopedia Barazkizaletasun, Wikipedia
Beganismoa animaliarenganako errespetuan oinarritutako bizimodua eta filosofia da, Ingalaterran 1944an sortua. ETC-entziklopedia Beganismo, Wikipedia
Espezismoa abolitzea eta beganismoa hedatzea ditu helburu nagusi. ETC-entziklopedia DefensAnimal.org, Wikipedia