Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bee iz/onomat ardiaren oihua.
- Bee, bee, ardi beltza. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 248. orr.
Anaiak koruan abesten entzuten zituenean, bera ere elizan sartu eta, inork trebatu gabe, belauniko jartzen zen eta Bildotsaren Ama Birjinaren aldare aurrean bee gozoak egiten zituen, Ama Birjina agurtu nahian edo. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.
Entzun dezagun zer dioten: gaizki esaka ari dira denak beste larrekoez, baina larrekideei buruz inork ez du ez mee ez bee txikiena ere ateratzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 116. orr.
Elizak bee, eta eliztarrak bee? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 92. orr.