Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oin-puntetan jarri eta ureztontzia altxatzean teink jartzen zaizkio giharrak praken barruan, eta beti da aitzakia ona begirada pantailatik baztertzeko, une batez bederik ere. Berria - Kultura 2004-08-11
Hortaz, hesia jarriko diot etorriari eta amore emango diot lotsari; alabaina, bi hitz bederik esan beharko dut, kontua zertan amaitu zen behinik, hori gabe herren geratuko bailitzateke istorioa, burutzapenik gabe nire nerabezaroa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.
Kontuak kontu, dirua behar dugu, txilekiko artopil bat bederik inguratuko badugu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
Halere, esandako eszeptizismoaren barruan bederik, belaunaldi hori sozialista edo demokrata izan da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.
Castrotik Santanderrera tartekoak, berriz, nola ez, Mar de España du izena, lehorrean ez ezik itsasoan ere mugarriak, izenez bederik, ikusteko moduan egon daitezen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 25. orr.