Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete gutxi daramatzazu profesionaletan, eta Giroa korritzeko bederatzikoan sartu zaitu taldeak. Berria - Kirola 2004-05-05
Bederatzikoa ondo moldatu zen erreleboetan, baina ibilbideak berehala azaleratu zuen ahulenen ezina, eta Camenzind, Danielson eta Mourey atzean geratu ziren Berria - Kirola 2004-04-30
Horietako bat Xenpelarren bederatziko txiki hau: Berria - Kultura 2004-11-05
Bat-bateko bertsoak 20 segundotik (kopla) minutu baterako iraupena du (bederatziko nagusia) hor nonbait, beti ere bertsolari bakoitzaren kantaera desberdina dela kontuan harturik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.
Erabakia hartzen dugun unetik hasten gara prestatzen, eta, bederatzikoa ordez, hilabete bakarrekoa balitz ere itxaronaldia, igual-igual harrapatuko gintuzke: ezjakin eta prestatu gabe. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 26. orr.
Ez al dute ikusten? Bederatziko bihotza da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.
8 Beren pentsakizunen sotiltasun horretan aurrera eginez eta modulu lerdenagoak nahiago zituztenez, zazpi diametroko neurria eman zioten altueran koloma doriarrari, eta bederatzikoa koloma joniarrari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.
Arraioa!, ez diat, bada, galdu!, dena galdu diat bederatziko madarikatu hau atera delako! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.
Bederatziko nota besterik lortu ez duen eskolako lan batena, agian? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 116. orr.
Beste horrenbeste pentsatzen dute hamarrekoek bederatzikoez, eta horrela jarrai liteke, ad libitum, txikienetara iritsi arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 56. orr.