Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barda, gau guzian ez dut lo xortik egin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 122. orr.
-Osagarriz ahula zuan eta barda hil zaiguk. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.
-Jendarme buruzagiak, barda, aipatu digu... autopsia... eta beraz... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.
Barda, oheratekoan, berriz gogoan erabiliak ditut gure atzoko solasak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.
Hantxe, ezker, ikusten dut, Arga ibaia segitzen duela, barda ikusi dudan ingeles gizon ixil eta iduriz adin onekoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.
Barda ohearen ondoko murruan armiarma beltz bat ikusi dut sabiari buruz joaki. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 142. orr.
Barda ostatuan luzaz mintzatu zitzaidan frantsesez, Australian berriketari dabilen Madrilgo gizon bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.
Barda afal ondoan txaleku bat galdu dut eta gaur berantegi iratzartu naiz bainan hemengo zeru urdin ederraren azpian denak ahanzten dira. Herria 2005-08-04
-Pixka bat harritu nauzu, barda. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 117. orr.
Barda arratsean, zohardi zela, herrialde mutuan barna ibiltzean, ez nuen beste pentsurik: [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 177. orr.
Barda gauean etorri zitzaidan ikustera, ezkontza proposatu zidan eta nik onartu nuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.
Ezagutzak egin ditugu segidan: bardako hiru gipuzkoarrak, lau holandes, ingeles bat, eta -ni. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.
Bardakoa kolpe latza izan zait azken funtsean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 55. orr.