Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bearnotar (corpusean ez dago; ETCn 66 agerraldi; orobat biarnotar eTCn 86 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian bearnotar agertzen da) izlag/iz Bearnokoa, Bearnori dagokiona; Bearnoko biztanlea.

Charlie agentzia ilun batean jesarri zen, eta bearnotar erretxin batekin eta nekazari bretoi bular-handi batekin mintzatu zen, baina jasanezinak iruditu zitzaizkion biak. ETC-literatura, saiakera   Plazeraren gau ilunekoak, Francis Scott Fitzgerald (Garazi Arrula / Iñigo Roque), Elkar, 2014

Izpirituak pentsamendu zitalaren itolarritik nolabait salbatzen saiatzen gara idaztean Bruce Springsteenen The Promise albuma belarri aldean eta Sergi Javaloyes bearnotar adiskidearen Sorrom Borrompoema bilduma elebidun berria begipean. ETC-prentsa   Berria, 2010-11-21

Frantziako Asanblea Nazionalean David Habib diputatu sozialista bearnotarrak zuzenki egin zion galdera, AHTaren bide berriaren proiektua zertan zen jakiteko. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-24

Zuberotarrak ez dira asko eta gogoz nahasten BearnotarrekinETC-zientzia, zuzenbidea   Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, EHU/UPV, 2017

Errepublika berri horren sustatzaileen helburuetarik bat herri-nortasunak desegitea izanez, Ipar Euskal Herriko herritarrak bearnotarrekin departamendu berean sartuak izan ziren, hots, Pirinio Atlantikoetako departamenduan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nazio markagintza, Askoren artean, UEU, 2018

Ekainaren 30a - Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (h. 1969). ETC-entziklopedia   1899, Wikipedia

Abenduaren 28a - Jérémie Delprat, bearnotar palaria, larruzko paletan aritzen dena. ETC-entziklopedia   1983, Wikipedia

Alain Ducasse (Ortheze, 1956ko irailaren 13a) bearnotar sukaldaria da. ETC-entziklopedia   Alain Ducasse, Wikipedia

1548an Nafarroako erregina Joana Albretekoa Antoine Bourbonekin ezkondu zen eta ezkontza hartatik jaio zen Henrike "Bearnotarra" Nafarroako Erregea, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege izan zena (1589-1610). ETC-entziklopedia   Bearno, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus