Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

be adlag ((Euskaltzaindiaren Hiztegian bere eta ere agertzen dira)) ere. ik bere2.

Baziren han kale estua, kantoi argia edo plaza zaharra be  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 211. orr.

Beste batzuk garbitu ditut eta zeu be aurretik eroango zaitut e!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 132. orr.

Esan gura, esan gura, ta bai esan be.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Baita zera be, ostiak!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 29. orr.

Handik hona, mutil, gauzak goitik behera aldatu dira, zorionez aldatu be.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 23. orr.

Nik hamaika ahalegin egin neban bide horretatik, alferrik egin be, eta hemen bizibide horregaz gosez hilgo nintzala jabetuta, atzerrira joan behar izan neban ogi bila; Irlandara, hain zuzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 48. orr.

Geure gizarteaz hausnartuz nabarmena da jauntxoek eta leinuek ondino be bizirik segitzen dutena: parte onekoa izateak, pariente handidunekoa, geneek, lagunek, eragin nabarmena dute boto bilketak egiteko orduan, eta abar.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 62. orr.

-Tira, horrenbesterako be ez da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus