Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udalaren bando eta publizitate kartelen artean, egunero izaten zen bazterki beltzeko eskelaren bat. ETC-literatura, saiakera Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011
Baina dagoeneko haren begien azpitik igarotzen ari dira, botoiak askatuta, begiteak hutsik, atorren bazterki atzerapuntadadunak eta soldaduen titiburu tente eta iheskorrak dantzan, bular kulunkari eta alabastrozkoak, beratz eta lur kolorekoak, martxaren konpasari balantzaka jarraiki. ETC-literatura, saiakera Pantaleon eta bisitariak, Mario Vargas Llosa (Santi Leone), Elkar, 2011
Inork behartzen ez bazuen ere -ez zuen hura bere lana tailerrean-, lantxo batzuk egiten hasia zen: haria prestatu, zolak askatu, kola eman, are bazterkiak egin ere, eta ia-ia Rinok bezain ongi zekien erabiltzen Fernandoren erremintak. ETC-literatura, saiakera Adiskide paregabea, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2015
Cowboy mozkera, petrolio kolorea eta loredun bazterkiak. ETC-literatura, saiakera Bihotz handiegia, Eider Rodriguez, Susa, 2017
Bertan sustraiak bota baino, adarrak luzatu nahi izan zituen bazterkia ere banaiz. ETC-prentsa Berria, 2010-08-04
Ideografikoak dira ezaugarri paralinguistikoak, hots, irakurlearentzako argibideak dira; lotura gehiago daukate esanahiekin ahozko adierazleekin baino (hitzen arteko tarteak, letra larriak, etzanak, bazterkiak eta abar). ETC-zientzia, zuzenbidea Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?, Irune Ibarra, UEU, 2008
Bazterkietan, eskuinean, errenkadako (k=1, 2, ., b) baturen berbidurak (T.k2 zutabean) idatziko genituzke eta behean zutabeko (j=1, 2, ., a) baturen berbidurak (T.j.2 errenkadan). ETC-zientzia, zuzenbidea Erregresio lineala, bariantza-analisiak eta hipotesi-testak. Datu-analisirako lanabesak, Xabier Isasi, UEU, 2010