Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bide nagusia utzi izanak handiagotu zien inguruko baztergabetasuna. ETC-literatura, saiakera Antzararen bidea, Jokin Muñoz, Alberdania, 2007
Baldin itsaso handi zaharra bazen, irudi zuen gorago hazten zela, kantuaren hunkigarritasunak eraginda bezala, haren altzo beldurgarriaren baztergabetasun sakona. ETC-literatura, saiakera Wakefield, Nathaniel Hawthorne (Koro Navarro), Elkar/Alberdania, 2007
Eta leku horretatik sentitzen du nola muinoak eta muinoaren gaineko etxeak, eraikinek eta soroek hats bero, sakon eta neurritsuz arnasa hartzen duten eta nola gora eta behera egiten duten zeru dirdiratsuarekin eta gaueko baztergabetasunarekin batera. ETC-literatura, saiakera Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010
"Amayurko erri zorionekoan sortua, nere begiak len ikusi dutena izan dira euskal-mendien aunditasuna, zeru zolaren baztergabetasuna, eguzkiaren argia, ilargiaren amets gaia". ETC-literatura, saiakera Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016
Ezagutzen dugun apurrak pospolo baten argia ematen du gehienez ere, eta baztergabetasun ulertezinez inguratuta dago. ETC-literatura, saiakera Txipiroiak bere beltzean, Rafa Egiguren, Susa, 2019
Australiako baztergabetasunean, ehizan eta bilketan larrugorririk bizi den aborigen tribu bateko ohiturak eta sinesmenak jasotzen duen eleberria sortu du Joxean Sagastizabalek Nomadak kantari doaz lanean. ETC-prentsa Argia, 2006-01-15