Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bazar iz Ekialdeko eta Afrikako iparraldeko azoka publikoa; askotariko gauzak saltzen diren denda.

Galtzerdi saileko saltzailea naiz Caseyko Bazar Erraldoian, eta nire oporraldia bihar zortzietan amaitzen da.  Berria - Kultura   2006-02-21

Baina berez baliotsutzat hartu dira, beren tximiniatik, beren mahaitik, beren hormatik, erauzi dira, nahas-mahas pilatu dira, eta han ez da, dagoeneko, beren andeatzea agerian duten bazarreko trasteak baizik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.

Bulegoak bazar desordenatua ematen zuen, churriguereskoa, trastez gainezka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 160. orr.

Jada ez zegoen ez bazarrik, ez merkatarien arteko eztabaidarik, ez minareteetara igo eta abesten zuen gizonik, ez harribitxiz jositako kirtendun ezpata ederrik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 74. orr.

Badakit, gerraldia miserialdia dela, baina zer nahi duzu, zoriontsua naiz nire Gefreiterarekin, ederki konpontzen gara eta ahaztu egiten zait bazar hori, bonbak eta kanoiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 142. orr.

Bizartegiaren alboko bazarra itxi, eta bertako bi langileak etxerantz abiatu ondoren ere, bi gizon hauek beren dendan jarraitzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Ez ote dugu ordea, pertsiarren bazar (merkatu, bilera publiko) delakotik geureganatua hitz hori, eta gero, antzeko hitz asko bezala, merkatutik politikara iragoa?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 110. orr.

Espainiar herri bateko "ekialdeko bazarrak", hamaika txipi-txapaz beteriko txinatarren dendak!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 137. orr.

Etxepean, bere gurasoen denda zegoen; bazar bat, antigoaleko eta antzinako bitxikeriaz beterik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 50. orr.

Haraxeago pitxiak; painueloak buruan, Marokoko neska bik, bazarreko gauzak; beltz larru gauza saltzaileak, tres por dos, arropazaleak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

Bazar bikain bat izatekoa zela eta pozik joango zatekeela esan zidan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

Lehenengoz dirua trukatzen lagundu dit merkatu beltzean, dendatxo ezkutu baten, eta gero bazarra bisitatu dugu, Irango handiena eta munduko zaharrena ganga-egitura dutenen artean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 97. orr.

Sanadikia kaletik barneratzen zen bertara, hurrena bidean gora jarraitzeko, eta alde batera denda bat, kafe etxe bat eta ogi labe bat zituen, eta bestera bazar bat eta beste denda bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Bazar Nagusiko saltoki zaharrak nahiz Taksim auzoko denda modernoak; haragi errezko ogitartekoak dastatzeko postu ugariak nahiz multinazionalen hanburgeseriak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus