Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz ez da dudarik Eskualherrietako apezek nahi badute batzarri ona aurkitu Donazaharreko apezpikutegian beharko dutela egin ahal guzia, heldu den maiatzeko bozketan, iziduran emanez, gizonak aurkitzen dituzten leku guzietan, emazteak kofesional xiloetan, haurrak katiximetan; hitz batez, beren meneko guziak, xuriak izan diten trionfan. ETC-literatura, saiakera Xuri-gorriak, Xipri Arbelbide, Elkar, 2007
Muntatu zuten beren denda handia eta mendiko xeikek bildotsak sakrifikatu zituzten Ma el Ainineri batzarri egiteko. ETC-literatura, saiakera Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009
11: 00etan etxaldearen bisita eginen da, eta bertako senar-emazteak sagar jusaren, sagarnoaren eta arnoaren laborantzari buruz jendeei batzarri eginen diete. ETC-prentsa Berria, 2007-08-15
Bisitari arrotzari, azkenik, oioneraz egiten diote batzarri. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-31
Ikurriña handi batek batzarri egin dit laugarren pisu batetik, teatro zaharra zegoen etxean. ETC-prentsa Argia, 2002-06-02
Erran behar da, batzarri zinez bero bat izan dügüla aldi oroz eta egiazki adiskidantzako harremanak sortü dira. ETC-prentsa Herria, 2001-05-17
Batzarria eginik, eskertu du ere Pechberty familia, promotoreen eskaintzak izana gatik, herriari saldurik lur eremu hau. ETC-prentsa Herria, 2011-06-23