Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batzaldi (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi) iz batzarra; kultur sariketa edo lehiaketa moduko jarduna.

Lantzean behin ere, sariketetara aurkeztu lanak solte karrikaratu ziren, 1911.ean Segurako Euskal Jaietan, Euskalerriaren Alde erakundekoek deitu batzaldian, lehenbiziko saria eskuratu zuen "Endo: irakurkizuna" lana kasurako. ETC-literatura, saiakera   Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016

Hor ikasten dugunez, 1911n Seguran izandako Euskal Jaietan "Amalaudun Batzaldi" bat egin zen. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Musika tradizionala zein modernoa izan, guztiek izango dute euren lekua duela bost urtetik egiten den kultur batzaldi horretan. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-04

Hirugarren batzaldira aurkezturiko lanen artean, Etxaide-k Aresti'tar Gabirelen "Pigmalion euskaraz" aipatzen du, "idazlan sakon eta aoxurigarria". ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

Ez zen izan EKAk antolatutako lehiaketa bakarra, euskarazko obrak sustatzeko beste bi deialdi gehiago atera baitzituen: Agirre sariak eta Eliztia (gramatika) egiteko batzaldia (baina azken honetaz aurrerago mintzatuko gara). ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskara Unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990), Karmele Artetxe, UEU, 2011

Euskaltzainez besteak bezala izanen duzu zuk ere: batzaldi (séance) bakoitzeko 25 peseta". ETC-zientzia, zuzenbidea   Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016

"Izurri berria" (1981, BAK): Resurreccion Azkue Literatur Batzaldiko Eleberri-Lehiaketa irabazi zuen. ETC-entziklopedia   Gotzon Garate, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus