Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baita zenbatezinak diren aduanetako enplegatuak, zerga-biltzaileak, udaltzainak, kontribuzio-batzaileak ere; labur esanda, ikuskatu, kontuak eraman, jaso bai baina produzitu ezer egiten ez dutenen armada osoa. ETC-literatura, saiakera Askatasunaz, Emakumeen menpekotasuna eta Sozialismoari buruzko kapituluak, John Stuart Mill (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Hortik zetozen etsaigoa eta gorrotoa eta ibai bakarrak bereizten zituenen ezinikusi batzailea. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak II, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Hori argitzeko, azter dezagun ikuskera xume samar bat, ezaguna baina, dikotomia batzaile-banatzailean oinarritua. ETC-literatura, saiakera Justiziaren teoria, John Rawls (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Bloglines edo Google Reader hautatzen ditugunean gure sareko irakurgaiak irakurtzeko, hodei informatikoa ari gara erabiltzen, informazio batzaile horiek ere gure ordenagailuen mugetatik harago daudelako, zerbitzari batzuetan. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 167 zbk., , 2008 - uztaila-abuztua
--- Kanpai-jole, lapiko-konpontzaile, narru-batzaile, ule-moztaile, txarri-irentzaile, inausle, eta sasoian sasoiko ofizio asko, pobrea izateko. ETC-literatura, saiakera Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009
Baina aranatar formulazio politikoek aukera kantabrista "bizkaitarra" eta etnozentrikoa, elementu batzaileen aurrez lexikografiaren garbitasuna azpimarratzen zuena ezarri nahi izan zuten. ETC-literatura, saiakera Txillardegi, Fito Rodriguez, Erein, 2012
Orain, mugikorretara bideratutako albiste batzailea den Yahoo Digest aplikazioarekin egingo du proba. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 200 zbk., , 2014 - urtarrila_ otsaila
Hiri atso autu-batzaile horrek burua bero-bero jarri dik. ETC-telebista Zertan dabil nire Koldo?, Goenkale, 2000
Nazio barrukoen batzaile da baina, aldi berean, beste nazioetakoentzat bereizle ere bai. ETC-prentsa Berria, 2008-06-17
Umap da Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea. ETC-prentsa Berria, 2011-03-30
Blog plataforma bat, blog batzaile bat, wiki plataforma bat eta talde bat Facebook komunitatean sortu berri ditu Mondragon Unibertsiateak. ETC-prentsa Goienkaria, 2008-01-25
Multzo horietariko bakoitzean programa desberdinak sartuko dira, baina guztiek nolabaiteko etiketa, gai batzailea eta xede-taldea edukiko dute identikagarri. ETC-prentsa Goienkaria, 2008-09-26
Horretan, zubigile aurkeztuko da Mixel Etxekopar, sormena ukendu batzaile gisa defendatuz. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-11-27
Edukiak partekatzeko plataformei eta albiste batzaileei ordaindu gabeko edukia zabaltzeagatik mugak jartzea proposatzen zen artikulu horretan. ETC-prentsa Berria, 2018-07-06
Azkenean eskaintza batzaile bat da Amazon, eta hor txikizkako merkatariek aukera dute euren eskaintza trafiko handiko plataforma horretara igotzeko ere. ETC-prentsa Berria, 2018-12-02
Auzia berez ondoko hau da: errege mazedoniarra herri batzaile konszientea bihurtu ote zen ala bakarrik RPRQRLD-ren eta NRLQRQLD-ren ideien hedatzailea izan zen. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 38 zbk., , UEU, 2001 - uztaila-iraila
Hor dauzkagu boto-batzailea edo ontto-batzailea bezalako hitzak. Udalakoak astaputz-batzaileak omen dira Azkuek dionez. ETC-entziklopedia Anjel Lertxundi, Wikipedia
Batzailea da webgune automatiko bat, eta horrek maiztasun jakin batez hainbat informazio iturri arakatzen ditu modu automatikoan, sarean argitaraturiko azken berriak jasotzeko; batzaileak modu automatikoan erakutsi eta antolatzen ditu informazio iturri horiek, erakusten baititu iturrien izenburua, paragrafo bat eta lotura bat. Batzailean informazio iturriak etengabe ari dira eguneratzen, modu automatikoan, robot bati esker. ETC-entziklopedia Batzaile, Wikipedia