Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batukari (corpusean ez dago; ETCn 150 agerraldi) iz gai segida finitu edo infinitu baten batuketa adierazten duen ikurra.

Kasu honetan, eta kasu analogoetan, alde batera utziko dugu batuketa adierazten duen zeinua (--? batukaria), eta inplizituki ulertuko dugu eragiketa hori egin behar dela errepikaturik dauden azpiindizeetarako. ETC-literatura, saiakera   Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Horrek esan nahi duenez, espazioaren eskualde finituetarako, metrika orokor rienmanndar baten existentzia (fisikoki esanahia duena) postulatzen da, honako formula honen arabera: non batukariak indizeen konbinazio guztiak hartzen dituen kontuan, 1, 1 balioetatik 4, 4 balioetara bitartekoak, alegia. ETC-literatura, saiakera   Annus Mirabilis, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Bigarren lerroan, batukarietatik atera daitezke eta, zenbaki soilak dira eta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Ohar zaitez 4.5 ekuazioak batukariak erabiltzen dituela kontrol-bolumenaren sarreretan eta irteeretan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Bigarren zati horrek berezitasun bat du: batukariaren edo biderketaren ikurraren azpian d (don't care) bat ipintzen da, osagai horiek ez diotela funtzioari eragiten adierazteko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010

Horrenbestez, lurzorua estratifikatua badago eta estratu bakoitzaren pisu espezifikoa desberdina bada, batukariaren bitartez kalkula daitezke modu egokian tentsio bertikalak: ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

Berbiduren batukariak, berriz, goiko bi osagai horietan ere bereiz daitezke, kontutan hartuz betetzen dela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregresio lineala, bariantza-analisiak eta hipotesi-testak. Datu-analisirako lanabesak, Xabier Isasi, UEU, 2010

Batukari bat edo konparagailu bat delarik, parentesiak ireki eta aitzineko seinaleak gehitzen edo konparatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014

Batukariaren hasierako balioa egokitu beharko dugu izendatzaileetako faktorialen arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Analisi matematikoa. Ariketa ebatziak, Patxi Angulo Martin, UEU, 2016

Esate baterako, "serie infinitu serie infinituen aljebra" batukari infinitu gairen batukari, limite eta konbergentzia (matematika) konbergentzia nozioak erabili barik serieekin kalkuluak egiteko metodoak esateko erabil daiteke. ETC-entziklopedia   Aljebra, Wikipedia

Hau da, K errore balioen batukaria egiten da eta K balioagatik zatitzen da. ETC-entziklopedia   Balidazio gurutzatu, Wikipedia

Batukaria zenbaki batzuen batuketa adierazten duen ikurra da, Sigma hizki grekoaz irudikatzen dena. Oso erabilia da estatistikan eta matematikan. ETC-entziklopedia   Batukari, Wikipedia

Fluxu elektriko hau azalera jakin bat zeharkatzen duen eremu kantitatearen batukaria da. ETC-entziklopedia   Elektromagnetismo, Wikipedia

Sinergia parteak eraginkorragoa da haietako bakoitzeko batukaria baino. ETC-entziklopedia   Holismo, Wikipedia

Galdutako digituek eta prezisioak, batukari askorekin, emaitzaren errorea handiegia izatera bultza dezakete eta, ondorioz, kalkulu zientifiko zehatzak beharrezkoak diren kasuetan, arazo izan daiteke. ETC-entziklopedia   Kahanen batuketa-algoritmo, Wikipedia

Siracusako Arkimedesek exhauzio-metodoa erabili zuen parabola baten arkuaren behe-parteko gainazala kalkulatzeko, serie infinitu baten batukari bat erabiliz, eta Pi (zenbakia) pi-ren hurbilketa oso ona eman zuen. ETC-entziklopedia   Matematikaren historia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus