Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korroka egiten zuten, euren batrazio ahotsez, iluntasunaren alderik alde, helburu zehatzik gabe. ETC-literatura, saiakera Larrua hotz, Albert Sánchez Piñol (Lander Garro / Zigor Garro), Txalaparta, 2009
Burura zetorkion irudia begi biribilak eta batrazioen esku txikiak zituen zizare batena zen, zizare bat bere erraietan ezkutatuta, kolore gorriko arrauka batez muina zupatzen tematuta. ETC-literatura, saiakera Vera Candidaz dakidana, Veronique Ovalde (Alberto Barandiaran), Alberdania, 2011
Beti aritu izan da fantasian aitak gizon nazkagarri hari ukabilkada bortitz batez batrazio aurpegi mengela hautsi egiten ziolako ideiarekin. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012
Harrigarriak, munduan zehar giza irudimenak batrazio zahar honengan sumatzen dituen indar gaitzak. ETC-literatura, saiakera Saski bete intxaur, Patziku Perurena, Alberdania, 2012
Hamar urtean harekin gurutzatu ondoren, lehen aldiz ohartu nintzen emakume izana zela, eta zentzuren batean oraindik ere bazela gizon batek, noizbait, desira ere sentituko zuela izaki uzkurtu eta mozkote, ia batrazio harekiko. ETC-literatura, saiakera Sumisioa, Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta), Meettok, 2015
Mokoan igel bat zeraman ondo atxikirik, ihes egin ezinik; baina koartzak burua altxatu eta mokoa ireki zuenean igel hura irensteko, koartzaren azkartasun bera erakutsiz, batrazioak alde egin zuen jauzi batez urmaelaren hondoko basatzan galtzeraino. ETC-literatura, saiakera Biba Mina!, Kepa Larrea, Pamiela, 2017
Batrazioek isil-isilik utzi zuten lakua, eta lakuen gaueko anfiteatro itxura finitu zen, sekulako, eta leku triste eta deprimenteak bilakatu ziren behialako aintzira biziak. ETC-prentsa Berria, 2007-11-15
Ipuin klasiko batek dioenez, printzesak apo bati musu emanda printze bihurtuko zen batrazioa, emakumeek gizonen itsustasunari erreparatzen ez dioten mitoari jarraituz. ETC-prentsa Berria, 2019-11-26
Animalia horien artean daude batrazioak eta arrainak. ETC-entziklopedia Animalia-euri, Wikipedia
Adibidez neguan (hartzak, saguzarrak), udan (herri tropikaletako batrazioak) edo babesteko (sugeak, marruskariak, Opiliones opilioiak, "Steatornis caripensis" txoria, edo gizakia bera). ETC-entziklopedia Bioespeleologia, Wikipedia
Hipotesi honen arabera batrazioak (igelak eta uhandreak) temnospondilo dissoropfoideengatik eboluzionatu zuten, eta apodoak mikrosaurio lepospondiloetatik. ETC-entziklopedia Tetrapoda, Wikipedia