Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batarazi (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) du ad batzera behartu.

Norberekeriak ilundu eta estali egiten dizkigu beste askoren esku egokietan datzan agintea batarazteak ekar ditzakeen galbideak, onuragarri azalaraziz. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 150 zbk., , 2005 - iraila-urria

1912an egin zuen bat Margaret Sangerrek Alderdi Sozialistarekin, eta New Yorkeko emakume langileen klubetako emakumeak alderdira batarazteko ardura hartu. ETC-literatura, saiakera   Emakumeak, arraza eta klasea, Angela Davis (Danele Sarriugarte), Jakin / Elkar, 2016

Amaitzeko, Feisal erregearen eta Kassem, Aref eta Saddam militar diktadoreen Irak errepublika batu edo batarazi hori zatituko balitz, Kurdistanen mesedetan bada, ene iritziz hobe. ETC-prentsa   Berria, 2004-01-16

Kasu horietan, udaltzainek atentzioa ematen diote, eta gorotza bataraziETC-prentsa   Goienkaria, 2009-10-23

1965ean batarazi zituzten Ezkio eta Itsaso, frankismoan: biztanle kopuru parekoa zuten, mugakide ziren, eta arazo ekonomikoak zituzten bi udalek. ETC-prentsa   Berria, 2016-01-28

Data jakin batean (beharbada, 445etik aurrera, zutarrietako idatzien arabera, edo 420 aldera baino ez, gerra betean), Atenasek pisuak, neurriak eta diruak batarazi zituen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Antzinateko greziar munduaren historia politikoa, Marie-Françoise Baslez, EHU/UPV, 2017

Napoleon III.ak, "proiektu handia" amaitzen du, eta Louvre Tuileriekin batarazten du, honen bidez, Tuileriak jauregia Louvreko jauregiarekin (gaur egun Louvreko Museoa) batzen delarik, beronekin batasun bakar bat eratuz. ETC-entziklopedia   Tuileriak jauregia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus