Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batak zenbtz batzuk.

Pinpirinak bai, nonahi eta noranahi airatzen direnak, askatasunaren sinbolo, arintasunaren ikur, hisialdi batak edo besteak han edo hemen pausatzen dituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Asteak behar izan nituen, baina ulertu nuen azkenean: nire bizilagunaren pausoek letrak marrazten zituzten zoru gainean, eta letra horiek hitzak eratzen zituzten, eta hitz horiek esaldiak; geldiuneak hitzen arteko hutsuneak ziren, eta komak, eta puntuak, eta bizkor ikasi nuen batak eta besteak iraupenaren arabera bereizten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 22. orr.

Filmak elkarrekin ikus daitezke, eta aretotik ateratzean haiei buruz mintzatu; baina liburuekin desberdin da: batak ala besteak irakurtzen ditu lehenik, eta irakurritakoaz mintzatu nahi luke, baina ez du egingo harik eta besteak ere irakurri arte, irakurtzearen plazera ez zapuzteko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Parez pare, behean, handik eta hemendik, orain batak, orain besteak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus