Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bastante zenbtz/adlag aski, nahiko.

Gustav Klimten koadro bat da, bastante handia, marko eta guzti.  Berria - Kultura   2004-08-31

Gainera, "zuloak, Gorbeian, asko daude, eta hori topatzeko, asko begiratu beharko da, bastante", aurreratu zuen, handik gutxira jazoko zenaren arrastorik sumatu barik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

K2 ere mendi handia da, bastante.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 119. orr.

Espektakuluaz bastante nekaturik, handik alde egitekotan nengoen; hala ere, ipurdiaren itsaskortasunagatik edo zerbait hobea ikusteko irrikaz, bertan geratu nintzen azken momentuan, fedea ez baita hain erraz galtzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.

Beren-beregi eskatu zuen Matiasek hori erreserba egin zuenean, telefonoa behar zuela gelan; bai, ordainduko zuela apur bat gehiago; ordainduko zuela bastante gehiago, baina telefonoa gelan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 26. orr.

Anarkisten oponioko fededuna zen gure gizona, esan den bezala, eta litekeena da bastante sujeto arina izatea, zeren arinkeriazko gauza baita nork bere buruaz anarkista dela pentsatzea eta sinestea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

-Bastante zerriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus