Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bastanga (corpusean ez dago; ETCn 93 agerraldi) iz bizkarra ilun eta sabela argi duen arraina, isatsean arantza lodi bat duena (Dasyatis pastinaca).

Beste batek, legarra esku hutsez biltzen ari zela, bastanga pozoitsu baten buztankada jaso zuen. ETC-literatura, saiakera   Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Aquariumean ditugun lau marrazo espezieetatik hiru erreproduzitu dira, baita arraiak eta bastangak ere. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-03

Aquariumeko piszina alderik alde zeharkatzen duen tunelean, ikaratzeko moduko marrazoei -batik bat geure gainetik igarotzen denean-, bastangei, ataloei, itsas dortokei, itsas sugeei eta bestelako itsas espeziei so egin diezaiekegu. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus