Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

basoratu (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) da/du ad basora joan; basora eraman.

Sankaren hurrengo egitekoak: edari neurri bat basoratu, altxatu eta soda nagusiaren eskura jarri, ezkaratzera irten, egunkaria irakurri -flat botila poltsikoan- eta han itxaron basoa betetzera deitua izan arte. ETC-literatura, saiakera   Malgudiko ipuinak, R.K. Narayan (Joxe Mari Berasategi), Igela, 2008

Ehun urtetik gora, Antonio Gnoli-k eta Franco Volpi-k 1997an eginiko elkarrizketan Jüngerrek azaldu zuenez, bakardadean basoratu edo bakarzaletzat hartzen zuen bere burua eta ikuspuntu honetatik (gogora ezazu, irakurle, ikusmen entomologikotik, intsektuen begietatik) totalitarismoak eta demokraziak berdinak ziren: ETC-literatura, saiakera   Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik, Ignazio Aiestaran, Elkar, 2010

Halaxe, harik eta arratsalde batean bere onetik irtenda basoratu zen arte. ETC-prentsa   Berria, 2018-07-08

Era berean data honek tarte gehiago ematen du antzinagotik Penintsulan basoratutako etxeko astoen populazioak sortzeko. ETC-entziklopedia   Enzebra, Wikipedia

Ezin da zehaztu edo basoratu zaldiak omen izan ziren edo benetan zaldi basatiak. ETC-entziklopedia   Tarpan, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus