Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basodilatazioa, hipotentsio posturala, ahoko lehortasuna, nauseak eta botagura, sabeleko mina, lehorreria, gibeleko entzimen ugaritzea, ikterizia, hepatitisa, larruazaleko erupzioa, izerditzea, azkura edo pruritoa... ETC-literatura, saiakera Udalbaltza bahituaren kasu polita, Karlos Linazasoro, Elkar, 2011
Atzamarrak estutzen ditut min kartoizkoa sentitzeraino, eta horrela idazten dut, zatika, arnasestuka, baina gero, nire baitako indar higiarazlea ere ahitzen da dena hagitzez hotzago bilakaraziz, behar dudan basodilatazioa desdoituz. ETC-literatura, saiakera Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015
Txokolateak, gazta onduak eta ardo beltzak, esaterako, tiramina izeneko aminoazidoa daukate, eta substantzia horrek basodilatazioa eragiten duenez, migraina krisia jar dezake martxan. ETC-prentsa Berria, 2008-03-04
Alkoholaren kontsumoak diuresia areagotu egiten du, hormona antidiuretikoa inhibitzen baitu, eta giltzurrunetako iragazketa handitzen du, basodilatazioa edo hodi-zabalkuntza eragiten baitu. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Hanketako izerdi-guruinei eta isatseko basodilatazioari esker saguak eta arratoiak gorputzeko tenperatura kontrolatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009
Erdiko estaldurako muskulu leunaren zelulak hezur-muineko zentro baso-eragileak (basokonstrikzioa, basodilatazioa) kontrolatutako zuntz autonomoek inerbatzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010
Basodilatazioa eta tentsio-jaitsiera sor dezakete, paziente kritikoengan edo hipobolemia dutenengan, bereziki. ETC-zientzia, zuzenbidea Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Fluxua eta basodilatazioa handitzen ditu, bere jarduera blokeatzaile adrenergikoa eta ß ez-lehiakorra direla eta. ETC-zientzia, zuzenbidea Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa, Sendoa Ballesteros / Irrintzi Fernandez, EHU/UPV, 2017
Muskulu zirkular horren erlaxazioak hodien kalibrea handitzen du (basodilatazioa); ondorioz, odol-fluxua handitzen da, eta presioa jaitsi. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018
Mastozitoen pikorrek basodilatazioa eta iragazkortasun kapilarra areagotzen dituzten amina basoaktiboak dituzte, hala nola histamina, baita bakterioak hil ditzaZitokina (adibidez, ETC-zientzia, zuzenbidea Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019
Beheko listu guruineko zuntz parasinpatikoek parotida guruina estimulatuz, basodilatazioa eta listuaren jariapena bultzatzen dute. ETC-entziklopedia Beheko listu nukleo, Wikipedia
Eragin kardiobaskularra: Vpt2 deituriko balepotriatoen zati batek, basodilatazio koronarioa eragiten du eta ekintza antiarritmikoa ere baduela erakutsi du. ETC-entziklopedia Belar bedeinkatu, Wikipedia
NNS: Bihotz-maiztasun Bihotz erritmoa eta Bihotz-gastu gastua, uzkurketa indarra nahiz Arteria koronario arteria koronarioen dilatazioa handitzen (basodilatazioa) ditu. ETC-entziklopedia Bihotz-plexu, Wikipedia
Kasu honetan, parasinpatikoaren ekintza basodilatazioa eta presio arterialaren jaitsiera dira. ETC-entziklopedia Nerbio bago, Wikipedia
Hodien diametroa handitzea ezaugarri duen gertaerari basodilatazio esaten zaio, eta alderantzizkoari basokonstrikzio. ETC-entziklopedia Odol-hodi, Wikipedia
Horrek erlaxazio muskular arina (basodilatazioa) eragiten du zakilaren gorputz leizetsuan eta horrela odol-fluxua handituz erekzioa gertatzen da. ETC-entziklopedia Sildenafilo, Wikipedia