Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Onddoetan, esporokarpoa edo fruitu-gorputza esporak ekoizten dituzten egiturak (basidioak edo askuak) eusten dituen egitura zelulanitza da. ETC-entziklopedia Esporokarpo, Wikipedia
Himenioko zelulen garapenaren ondorioz esporak ekoizten dituzten basidioak edo askoak eratzen dira. Zenbait espezietan himenioko zelula guztiak bilakatzen dira basidio edo asko, eta beste espezie batzuetan zeluletako batzuk emankortasuna galdu eta zistidioak eratzen dituzte (basidiomikotoetan) edo parafisiak (askomikotoetan). ETC-entziklopedia Himenio, Wikipedia
Laster likenak ere sartu ziren talde honetan, eta askomizete termino estandarra bihurtu zen, klase mailan, askuak zituzten espezie guztientzako, "Basidiomycetes" terminoa basidioak zituzten onddoentzat erabili zen modu berean. ETC-entziklopedia Ascomycota, Wikipedia
Funtsean, basidiomikotoak hifez osaturiko onddo harizpidunak dira (legamiak salbu), eta modu sexualean ugaltzen dira, borra formako muturra daukaten zelula espezializatuak, basidio izenekoak, eratuz. ETC-entziklopedia Basidiomycota, Wikipedia