Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baserritarkeria iz baserritartasun gaitzesgarria.

Ez didate onartu: bertsoak, baserritarkeriak, gurdi-ardatz baten auzi auzoko bat!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.

Camino doktore famatuak dioenez, donostiarra "pertsona erraza eta alaia" da, eta prest egoten da "batere aspergarria ez den komunikazio ireki baterako, elkarrizketa gogaikarria egiten duten bi muturrei ihes eginez, hau da, baserritarkeria gogorrari eta bufoikeriazko arrunkeriari".  Askoren artean   «Rataplan» - 9. orr.

Ez gero baserritarkeriarik niretzat, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Nire aurreko baserritarkeriez kezkaturik-edo, istorioak urbanoa izan behar zuela adierazi zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.

Transakzio baten bi mutur bilakatu gara, baina nola gizarte moderno batean bizi garen, ganadu ferietan salerosketa burututakoan ospatzen ziren afariak ahaztu egin behar izan ditugu, baserritarkeriek gure kultura gehiago simaur usainez kutsa ez dezaten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus