Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

basazaldi (corpusean ez dago; ETCn 155 agerraldi) iz zaldi basa.

Haiek bakarrik zeuden geldi euren basazaldien gainean. ETC-literatura, saiakera   Dragoien orroa, Fernando Morillo, Elkar, 2005

Oraingoan basazaldiak ikusi genituen trostan, izu, gugandik ihesi. ETC-literatura, saiakera   Diamantezko miraria, Joxemari Urteaga, Elkar, 2006

Ez dut hitza asmatzen, inoiz ez dut hitz bakar bat ere asmatu, baina entzuten dut ordea bihotz berria, punpaka zalapartaka, operazio-gela lehertu nahi balu bezala, basazaldi baten bozkarioz. ETC-literatura, saiakera   Diotenez, Karlos Linazasoro, Erein, 2007

Adibidez, garaño batek, dozena-erdi bat behorrek eta haien moxalek osatzen dituzte basazaldien taldeak. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Egun batez basazaldi batekin hektarea baten laurdena gorritu zuen? Arrats berean iakutek batzarrera deitu zuten. ETC-literatura, saiakera   Gizajendearen ahitzea, Pablo Sastre, Elkar, 2010

Gogamenari -basazaldi horri- brida egokia jarri ahal izatea. ETC-literatura, saiakera   Bilbo samurai, Fernando Morillo, Txalaparta, 2010

Basazaldietara igo, eta ordoki zabaletan zehar joaten ziren lauhazka bizian, belar garai harrotuen artean. ETC-literatura, saiakera   Gauzak, George Perec (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2014

Ez dut hitza zein den asmatzen, inoiz ez dut hitz bakar bat ere asmatu, baina entzuten dut ordea bihotz berria, punpaka zalapartaka, ebakuntza gela lehertu nahian, basazaldi baten bozkarioz. ETC-literatura, saiakera   Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro, Elkar, 2016

Wallek esan zuen segur aski aitaren basazaldietako bat izango zela, irrintzika, urrutian. ETC-literatura, saiakera   Errepidean, Jack Kerouac (Iñigo Roque), Pasazaite, 2018

Ostiralean hasi zen jaialdia, eta Gantzarainek abiatu zuen atzoko eguna Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi hitzaldiarekin. ETC-prentsa   Berria, 2017-07-16

Egun hauetako zaldi gehienak basazaldiak dira, eta libre bizi dira. ETC-entziklopedia   Abaco berberiar zaldi, Wikipedia

Poni hauek basazaldiak bezala libre ibiltzen dira urtean zehar baina hainbat negu gogorretan bazka jartzen diete. ETC-entziklopedia   Ainosko zaldi, Wikipedia

Azken benetako basazaldia, przewalski zaldia, dun koloreko aberea eta antzinako ekido arrazen beste ezaugarriekin, hanketako zebradurak esate baterako. ETC-entziklopedia   Antzinako ekido arrazen ezaugarri, Wikipedia

Abere hauek basazaldiak dira, eta Axios ibaiaren Ibai delta deltako lurretan larretzen dira, Mazedonia (Grezia) Greziar Mazedonian. ETC-entziklopedia   Axios zaldi, Wikipedia

Antza une batean merkatariek beraien zaldiak Filipinetako basoetan abandonatu zituzten eta bertako baldintza latzenetara moldatu ziren aurrera ateratzeko basazaldiak bilakaturik. ETC-entziklopedia   Baguio poni, Wikipedia

Une askotan zaldi hauek basazaldiak izan dira euren habitatean. ETC-entziklopedia   Baixadeiro zaldi, Wikipedia

Basazaldiak egun lehen etxekotutako zaldiak izanik, (Equus ferus caballus), egoera basatira itzulitako abereak dira. ETC-entziklopedia   Basazaldi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus