Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer miragarriagorik Joana Arc-ekoaren aterpe izandako sala sabairik gabe hura eta horma haiek baino, zeinetan habia jartzen baitzuten orain txoriek eta haien izkinetako batean basagereziondo bat hazi baitzen? ETC-literatura, saiakera Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011
Mendian eta etxean fruitu gozoak ematen dituztenen artean Prunus generoko landare jendea erruz topatuko dugu: muxikondoa (Prunus persica), aranondoa (Prunus domestica), albertxikondoa (Prunus armeniaca), basagereziondoa (Prunus avium), gereziondoa (Prunus cerasus), brinoiondoa (Prunus persica var. nectarina) [...]. ETC-prentsa Argia, 2011-05-29
"Cerasifera" izena ere latinetik eratorria da, eta "gereziondo gerezi" esan nahi du (basagereziondoaren fruituarekin duen antzagatik). ETC-entziklopedia Gerezi-aranondo, Wikipedia
Gingondoa ("Prunus cerasus") Rosaceae familiako zuhaitz bat da, gereziondoaren ("Basagereziondo Prunus avium" espeziearen) antz handia duena. Haren fruitua, ginga, gerezia baino azidoagoa da, eta sukaldaritzan erabiltzen da. ETC-entziklopedia Gingondo, Wikipedia
Itsasuko gerezi hauek Basagereziondo "Prunus avium" edo Basagereziondo-mota honetakoak dira (mami bigunekoak), eta goiztiarrak dira. ETC-entziklopedia Itsasuko gerezi beltz, Wikipedia