Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basagerezi (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) iz basagereziondoaren fruitua; basagereziondoa.
Basagereziak, zeinaren hostoak oso pozoitsuak baitira, erakargarritasun hilgarria eragin izan dio ganaduari hostotza 2,4-D herbizidarekin ihinztatu ondoren. ETC-literatura, saiakera Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
Puxtarriak egurra bezain lehor zeuden, miaztu eta xurgatu egin behar zen, azkenean basagerezien gustua hartzen zuten arte. ETC-literatura, saiakera Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010
Ezkerrean, horma-hobi moduko batean, larru beltzezko diban handi higatu bat egongo zen, eta, ezker-eskuin, basagerezi margulezko liburutegi bana, liburu pilak nahas-mahas bietan. ETC-literatura, saiakera Gauzak, George Perec (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2014