Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

basabizitza (corpusean ez dago; ETCn 139 agerraldi) iz basabereen eta basalandareen bizitza.

Egin zuen proba, baina goiz-ordu horietan basabizitzari buruzko dokumentalak botatzen zituzten, umearen arreta erakartzeko le­ho­rregiak. ETC-literatura, saiakera   Bihotz gosetien Kluba, Xabier Mendiguren Elizegi, Elkar, 2005

Are gehiago, nik baieztatzen dut produktu kimiko horiek erabiltzeko baimena eman dugula oso gutxi edo batere ikertu gabe zer ondorio dituzten lurzoruan, uretan, basabizitzan eta gizakiarengan. ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Haitzuloetako bizitza primitiboa berriz hasten da, eta horrela ziklo osoa errepikatzen da beste behin, corsi e ricorsi, basabizitzaren barbarokeriatik dekadentziaren bigarren barbarokeriara. ETC-literatura, saiakera   Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Emazte maitea urteetan elbarri eta sorgor etzana zuen gizon batek ikasi du apika -sukaldean arbasoen sua, inguruan haurrak iskanbilan amarik gabe-, etxearen eta familiaren sakratua, ar eta emearen basabizitza sexuala gabe. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Nolanahi ere, haren sukaldaritza modua basabizitza amestuetako sukaldaritza zela esan nezake. ETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Arroila zaharreko zidorrean barrena nenbilela orein bat ikusi guran (Remik ikusia zuen orein bat inguruan, zeren inguru hartan oraindik bazen basabizitzarik 1947an), hara non aditu nuen zarata beldurgarri bat, ilunetan. ETC-literatura, saiakera   Errepidean, Jack Kerouac (Iñigo Roque), Pasazaite, 2018

Basabizitzaren Mundu Erakundearen arabera, denbora luzez fuelak botatzen dituen gasak arnastuz gero, arnasketa eta azaleko arazoak izan ditzakete. ETC-prentsa   Berria, 2003-08-21

Eurobarometroaren arabera, herritarrak kezkatuta daude ingurumena, osasuna,  natura, basabizitzaren babesa, hondakinak eta klima aldaketaren ondorioz. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-06-06

Natura, basabizitza, hartzak eta amerikar sinbolo hegalaria (AWACS hegazkina ez!) hain arruntak izatea laudatu dute denek. ETC-prentsa   Argia, 2000-06-25

Udako Euskal Unibertsitateak basabizitza ikertzeko mendiko teknikei buruzko ikastaroa egin du egunotan, Pirinioetan; hogei ikaslek parte hartu dute, "giro ederrean". ETC-prentsa   Berria, 2012-07-22

Ekologoak azaldu du Gorongosako parke naturaleko arduradunek ehunka ikasle eramaten dituztela parkera, basabizitzari buruzko safari hezigarrietan. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-14

Espezie batzuk eta matarrasa bezalako teknika bortitzak ezin dira diruz lagundu, are eta gutxiago malda handietan, eta bertako espezieak sustatu behar dira horren ahul dugun basabizitza berreskuratzeko. ETC-prentsa   Berria, 2019-05-29

Tim Caro, basabizitza-arloko biologoa, Serengetiko gepardoak aztertzen aritu da 1980etako urteez geroztik, Land Rover batek ematen duen segurtasunetik haien mugimenduak jarraitzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gogo basatiak, Marc D. Hauser (Irene Aldasoro), EHU, 2008

Mexikar otsoa ("Canis lupus baileyi") Ipar Amerikako hegoaldetik eta Erdialdeko Amerikatik bizi zen otso azpiespeziea da, basabizitzatik (naturatik) iraungitua eta bakarrik gatibutasunean aurki dezakeguna. ETC-entziklopedia   Canis lupus baileyi, Wikipedia

Horregatik "Basabizitzaren Babes Bereziko Eremu" izendatua du Eskoziako gobernuak. ETC-entziklopedia   Forvieko dunak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus