Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Baina zergatik gorritu haiz hola, begiratu dinanean?", isekaz eta barrez laguna, neska kuxkuxero baten maleziaz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.
Jantokiko bazkaltiar hurbilenek barrez txalotu dute begiralearen ankerkeria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.
Antzezleak barrez hasiko dira berriro, eta irri gaiztoz hasiko dira elkarrekin maiseatzen. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 26. orr.
Barrez ari zen emakumeak alboetako gizonen besoetan zeuzkan bereak lotuta. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 53. orr.
Baina ni barrez ikusi ninduenez, berak ere barre egin zuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.
Halako batean biolina, kapitain itsuaren hatzen ausardiagatik, barrez hasi zen eta soldaduak, denak batera, barrez ikusi zituzten da Ruak eta Joan Valdések. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.
-Joño, hi! Herdoildu gabeko zati batzuk ere bazauzkak! -esan zuen Julenek, barrez lehertuta. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 20. orr.
Ez zaitut behin ere barrez ikusi. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.
Barrez ari zela irten zitzaion "ohean noski!". Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 48. orr.
Kar, kar! esaten zidan jendeak nonahi hiri honetarantz nentorrela entzun orduko, eta ez barrez, oso serio baino. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 44. orr.
Eta eroa bezala barrez, arrastaka eraman zuen Harry gora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.
Enekok, gelatik irtendakoan, lagunak barrez lehertzen aurkitu zituen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 90. orr.
Ez telefonoz azken aldi hauetan entzundako zure ahotsa, baizik eta aspaldikoa, berak esandako tontokeriaren bategatik barrez lehertzen zen Teresa harena. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 21. orr.
So arretatsu bat egin zion txitari eta barrez erantzun zidan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.
Barrez hasi dira batzuk, lasaituago. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.
"Hilen piztuera" aipatzen zuela entzutean, batzuk barrez hasi zitzaizkion; beste batzuek, berriz, esan zioten: "Beste batean entzungo dizugu horretaz". Elizen arteko biblia Eg 17,32
Gela osoa barrez hasi zitzaidan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 55. orr.
Barrez geratu ziren biak, hormaren kontra, elkarri eskua emanik, dozena inguru eskailera-maila beherago trabeska zetzan sofari begira. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.
Lumaren ukitze bakoitzak zorion-astindu bortitzak eragin zizkion emaztekiari, eta hain ziren handiak astinduok, gorputza ez baitzen jada berarena, lumaz -barrez eta isil, gora eta behera- zerabilkion gizonkiarena baizik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 130. orr.
Curtis bere onetik irten eta barrez lehertu zen, eta algaraka aritu zen atergabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.
Erresidentzia pribatu bateko horma artean aldi bat egin ondoren, lehen baino okerrago itzuli zen etxera, beti barrez, beti pozik, beti txoro. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
Barkatu, libre al dago? itaundu zenidan, zeinen tipo arraroa esaten duenaren begiak ipiniz, erdi barrez, erdi haserre. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.
Orain, lokarrarazi zuten neskatoak bat-batean egotzita, barrez, horrelakoak etorri zitzaizkion gogora, eta "zahartu naiz" esan zion bere buruari ahopean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.
Nire lepotik ari zen barrez, baina une hartan kezkatuegi nengoen zintzurrean piztu zitzaidan infernuaz, haren txantxei jaramon egiteko. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 79. orr.
Barrez irten ginen uretatik eta ohera egin nuen salto; zorabio sentimen batek hartu ninduen bat-batean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.
Denak barrez hasi ziren. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.
Ez didazu barrez hartu behar, laztana, baina Fidel izeneko norbait maitatzea izan dut nik ttikitatik ametsa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.
-Kornerraren sindromea? -barrez hasi da neska. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 8. orr.