Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra idazlearen patua: badaki dena esanda dagoela, badaki, halaber, topikoen gatibu dela, baina barrengo har aseezinak idaztera behartzen du, inoiz ezer berririk esatera helduko den bihotzerrez (eta esperantzaz). Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.
Niri barrengo harrak ez dit zirikarik egiten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.
-Ez dakit seguru baina, barrengo zeozer behar du, ohetik jaiki ezinik daukana -esan zion Aita Atezainak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.
Asko kostatu zait egonezinari eustea, baina ez diot barrengo haserrea hustu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.
Barrengo orrialdeetan jakingarri ugari biltzen zuen: Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.
Barrengo poliziak autoan sarrarazi ninduen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 68. orr.
Malkotan jarri zitzaizkidan begiak, bai barrengoak eta bai kanpokoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 438. orr.
Bularreko zanpaketak zum-zum segitzen du, hor barrengo lohietan inor hanka atera ezinik balebil bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.
Baina, halako uzkurtu bat zuen bekainen gaineko giharretan, eta behatzaile zorrotz batek hari erreparatu eta berehala igarriko zion barrengo harra ito nahian zebilela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.
Baina jantziak kendu aurretik, berriz eskua sartu zuen jakaren barrengo poltsikoan, han, gaizki akordatzen ez bazen, mirariaren arrasto ukigaia eduki behar baitzuen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 14. orr.
Edota artelan batek banakoaren parterik barrengoena, pertsonalena adierazten duela eta, aldi berean, izaera unibertsala duela? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.
Irudi hau gureganatuz, zera esan dezakegu: maitagogo den gizakiak bere bizitza guztian diharduela, bere barrengo senak eraginda, maitasunezko kapulua ehotzen, hegalari eder, on eta egiazko bihurtzekotan. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 32. orr.
Beheko ezpainari horzka egiten zion, ez samina ezkutatzeko seguruenik, hori alferrikakoa zuelako, hitz egitea galarazten zion barrengo atsekabeari bidea ixteko beharbada. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.
Gai oiek eta beste goi jakituria erderari utzita ere, euskerari gelditzen zaio bazter polita: etxe-barrengoa, erri artekoa, errelijioaren magal gozoa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 123. orr.