Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barregarriro adlag era barregarrian.

Harryk bere xake-piezak estreinatu zituen han eta barregarriro galdu zuen Ronen aurka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

Kobrezko tronpeta handi bat tonutik ateratzen zen, noiz atzeratuz, noiz barregarriro aurreratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Harro nengoen barregarriro, kate hartan maila eraginkorra gertatu nintzelako.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

Barregarriro antzu eta miserable sentitzen da neskatila bere motxila zalangatua emakumearen sabel bipilarekin alderatu duenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

Horregatik, zortzi mende luze dirauen "gauza" izango da, barregarriro Birkonkista deitzen den hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.

Landare, intsektu, arrain eta antzekoen eboluzioan, hogei espezimen, zalantzarik gabe, kopuru barregarriro txikia litzateke naturak beraiei buruz lan egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 354. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus