Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barnez adlag barnetik.

Barnez haatik bertzerik da.  Herria   2003-03-10

Txibi erraldoi horietarik batto ekarri du haatik bere saretan pelajiko barku batek eta Ziburun hortakoak diren batzuk ideki dute ikusteko barnez ere nolakoa zen.  Herria   2001-11-01

Jabe berriak zernahi obra eginik, egoitza guzia barnez berritzeko gisan.  Herria   2001-03-22

Apartamentuko mahai kantoian, bideko ikuskizunak hatz bilakaturik geratu nintzen lo ezin, asea eta barnez nahikoa hunkitua: desiraren gaueko erakustaldiek, debaldeko bilkuren ondotiko bakardadearen izaria oparimintzen zidaten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 112. orr.

Barnez ari naiz horrela, nire oroimenaren gela neurrigabean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Dena ahantzi nahi zuen, ordu zenbaitez bederen, zorabiatu nahi zuen emazte baten besoetan, harekin larrua jo, barnez husturik sentitu arte eta, gisa horretan, ez gogoetatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Ahal guzia eginez nehor ez ohartzeko barnez zoin hits zitekeen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.

Aitak ekartzen zuen hilabete sariari esker -sos idor freskoa, beti estimagarri baita!- gure baserrian obra handiak egin zituzten, etxeari, bai kanpoz eta bereziki barnez, modernotasunaren itxura emanez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Hondarrean olde horietan euskal gizartea barnez iraultzen duten ideologien hatzak susmatzen dira.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus