Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barlasai (corpusean ez dago; ETCn 37 agerraldi) iz eraikinetan, leihoaren azpiko aldean pareta estaltzen duen pieza horizontala.

Ukondoak barlasaian, paparreraino bakarrik ikusten zaion gorputza neure antzera jantzita ageri da, kolorez behintzat, sotana ezin baitu izan. ETC-literatura, saiakera   Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009

Enbatak atabalaren indarrez jotzen zuen barlasaia, zoruaren kontra hautsi zen teila bat erauzi zion haizeak aurreko etxeari. ETC-literatura, saiakera   Zamaontzia, Iñigo Aranbarri, Susa, 2011

Eskaileraren barandak, leihoen barlasaiak, jarlekuen bizkarrak gerriko uhalez, kaskoz, pistolaz eta kartutxo zorroz beteta zeuden. ETC-literatura, saiakera   Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011

Saiatu zen zakua ez tarratatzen barlasaiko kristalekin baina egin egin zuen. ETC-literatura, saiakera   Sukkwan irla, David Vann (Juanjo Olasagarre), Denonartean, 2012

Nahiz eta huri bat barlasai baten gainean irudikatzen zuen egongelako ezker aldeko ajimezari begiratu, begitarte goibela ez zitzaion aldatzen. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

Barlasaira igo da, indarrez heldu dio saretako sokari, eta bere silueta iluna ikusi du ispiluan. ETC-literatura, saiakera   Arakistainen bidea, Fito Rodriguez, Txalaparta, 2017

Oso korrosiboa izaki sarraski itzelak egiten dituzte teilatu eta barlasaietanETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-21

Leiho-irekiduran bada, leiho-barren edo barlasai esaten zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Paternoster kaleko 14. zenbakiko etxe pribatua jatetxe bihurtu zen, eta, orduan, leiho egoki bat egin zuten aurrealdeko horman, barlasaia kalearen maila baino metro bat inguru gorago zuena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

Barlasaia edo leiho ertza leihoen behe aldean hormatik ezartzen den irtengunea da, inklinatua eta lauza beiraztatu azulejoz edo beste material batez estalia, euri urak modu egokian kanporatzea, hormatik irristatu gabe, helburu duena. ETC-entziklopedia   Barlasai, Wikipedia

Beira erabiltzea hasten da eta zura apaintzen eta aberasten da; leihoisurkiak eta barlasaiak agertzea hasten da, uztarrien eta leihozangoen apaindura handiagoarekin batera. ETC-entziklopedia   Baserri, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus