Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bariantza (corpusean ez dago; ETCn 1.365 agerraldi) iz lagin baten balioen batezbestekoarekiko distantzien karratuen batezbestekoa.

Efektuak PNGan dagoen bariantzaren zati handi bat esplikatzen du. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Bi adierazle horiek bariantzaren %72 azaltzen dute, egile horien arabera. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 177/178 zbk., , 2010 - martxoa-ekaina

Termanen lan enpirikoak neurtu zuen estatistikariek IQren "taldeen barneko bariantza" izenez ezagutzen dutena; hau da, populazio jakinetan (eskola bateko haurretan, adibidez) balioetan behatzen diren desberdintasunak. ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Kalkulu-orri batean idazten baldin badut eta aginduak euskaraz baldin badaude, ezagutzen dut "errenkada", "batez bestea", "bariantza"... hitz mordo bat. ETC-prentsa   Argia, 2016-03-13

Horrela, faktore bakarra lortu zen, %46,6ko bariantza azaltzen duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 47 zbk., , UEU, 2003 - urria-abendua

Populazioaren bariantzaren balioa ezaguna denean, aurreko ikerketetatik adibidez, informazio hori erabiltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Mikel Mesonero, UEU, 2005

Galdesortaren barneko trinkotasuna neurtzeko Cronbach-en alpha kalkulatu zen eta generoaren eta kirolpraktikaren araberako desberdintasunak aztertzeko bariantza-analisiak egin ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 56 zbk., , UEU, 2006 - urtarrila-martxoa

Aktorearen generoa eta ezaugarria faktore gisa erabiliz, bariantza-analisia egin zen, mendeko aldagaia hizkuntzaren abstrakzio maila izanik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 59 zbk., , UEU, 2006 - urria-abendua

Propietate intentsibo independenteen kopuruari askatasun-gradu (edo bariantza) deritzogu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Desbideratze estandarraren karratuari bariantza deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Ikuspuntu praktiko batetik, emaitza hori honela irakur daiteke: beldurra aldagaia bariantzaren % 42,6 A. emozional aldagaiaren bariantzak azaltzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 63 zbk., , UEU, 2007 - urria-abendua

Neurri batean, irizpide hori neurtu egin daiteke, bariantzak lan-kargaren arabera kalkulatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Ezaugarri jakin baten heredagarritasuna parametro estatistiko bat da, eta biztanleria jakin baten bariantza genetikoaren eta bariantza fenotipikoaren arteko erlazioari buruzko informazioa ematen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza garapen psikologikoaren ereduak I, Izarne Lizaso, Mariaje Apodaka, UEU, 2008

Horretarako, nahikoa da batez besteko denbora eta bariantzaren neurketa batzuk izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

Beraz, egiaztatzen da erregresio-koefizienteak berdinak izango direla soilik X eta Y aldagaien bariantzak berdinak diren kasu gertagaitzean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

Bariantza adierazteko V (x), s2 edo s2 (x) notazioak erabil daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010

Biologoek, desberdintasun hori deskribatzeko, esaten dute ugal-arrakastaren bariantzak handiagoa behar lukeela arren artean emeen artean baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Ateratako batez besteko bariantzaren (AVE) eta korrelazio karratuaren emaitzen xehetasunak eskuragarri jarri dituzte egileek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 92 zbk., , UEU, 2015 - urtarrila-martxoa

Datu esperimentaletatik abiatuz, kalkula itzazu parametro estatistiko hauek: batezbestekoa, desbideratze estandarra, bariantza, askatasun graduak eta desbideratze estandar erlatiboa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Metodologia esperimentala kimikan, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Konfiantza-maila, populazioaren bariantza eta lagin-errorea, ordea, esplikatu egin behar dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikerkuntza sozialaren estiloak, Jose Angel Bergua, EHU/UPV, 2018

Lehenengoa datuetan bariantza handia duen kasu bati dagokio (irudiko goiko lerroa). ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Estatistikan, bariantza datu-multzo batek nahiz probabilitate banaketa probabilitate-banaketa batek duen sakabanatze (estatistika) sakabanatzearen neurri absolutu bat da. Hain zuzen, bariantzaren erro karratu positiboa desbideratze estandarra da, eta azken honek datu bakoitza batezbesteko aritmetiko sinpletik zenbat desbideratzen den adierazten du. ETC-entziklopedia   Bariantza, Wikipedia

Parametro baterako zenbatesle efizienterik badago, bat dator bariantza txikieneko zenbatesle alboragabearekin; baliteke, ordea, bariantza txikieneko zenbatesle alboragabe bat efizientea ez izatea, efizientea izateko Cramér-Rao mugak zenbatesle alboragabe guztietarako ezartzen duen bariantza minimoa bera izan behar baitu. ETC-entziklopedia   Bariantza txikieneko zenbatesle alboragabe, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus