Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berriz azaldu ilarrak pernilarekin gustatzen ez zaizkiola eta barbantzuak txikitatik gorrotatzen dituela. ETC-literatura, saiakera Sisifo maite minez, Laura Mintegi, Txalaparta, 2007
Ikikr hitzak 'barbantzu' esan nahi du berbereen hizkuntzan, eta masailean daukan garatxoarengatik deitzen diote horrela. ETC-literatura, saiakera Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009
Garai hartako kafea, lurreko suan tresna berezi batean xigortu eta ehotako barbantzuekin eta garagarrarekin egina. ETC-literatura, saiakera Giltzurrun harriak, Milena Angus (Fernando Rey), Denonartean, 2010
Ohitura arrotza zen hori guretzat, barbantzuak arrozarekin nahastea bezain arrotz. ETC-literatura, saiakera Zuri-beltzeko argazkiak, Arantxa Urretabizkaia, Pamiela, 2014
Nik? Nik esan hiri? Galdeiok jendeari. (Aldaroka kalerantz, kantuan) Zantzua, antzua, barbantzua... eta Bushen koskobilo antzuak! ETC-telebista Maite haut!, Goenkale, 2002
Tako txikiari barbantzu krema jarri diogu, eta arrosa orri deshidratatua, eta handia plantxan eginda dago bi aldeetatik, eta ziringa batekin salda sartu diogu, zukutsuagoa gera dadin. ETC-prentsa Berria, 2008-10-09
Olio trafikoa zegoen batik bat, baita ogi eta barbantzuena ere. ETC-prentsa Argia, 2004-01-11
Konparazio batera, antzeko eragina izateagatik ezagunak diren eskuzuria (Lupinus albus), txitxirio edo barbantzua (Cicer arietinum) edo soja (Glycine max) berak baino bi aldiz eraginkorragoak dira aixkolak. ETC-prentsa Argia, 2010-01-10
Behin! Gure jatekoa barbantzuak eta ogi pusketak zen. ETC-prentsa Argia, 2010-12-19
Barbantzua, maiz, umore onaren eragile diren endorfinen bizitza luzatzen duelako. ETC-prentsa Berria, 2013-10-26
Matematikako zenbakiak, berriz, barbantzuak, babarrunak eta botoiak manipulatuz osatzen genituen. ETC-prentsa Argia, 2014-12-28
Kuskusa da Aljeriako plater nazionala, eta harekin batera, jakirik ezagunena agian "chakhchoukha" izan daiteke: abelgorrien okela, barbantzu eta patatazko estofatua, eta bertan blaitzen diren ogi apurrak. ETC-entziklopedia Aljeriako gastronomia, Wikipedia