Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala ere, garai horretan aurkitu zuen bere nortasuna: barazkizale, sozialista, hizlari trebe, polemista bilakatu zen, eta antzerkiak idazten hasi. ETC-literatura, saiakera Candida, Bernard Shaw (Jon Agirre), Ibaizabal, 2002
[...] alde batera utzita uraren eratorriak, 80 librako guztizko kopurua (dieta bitarikoa, haragizale eta barazkizalea), bider 4.386.035, horixe baita Irlandaren populazio osoa, 1901eko zentsuko datuen arabera. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Nik?? Bai zera! Eztut sekula probatu haragirik! Barazkizale amorratua naiz! ETC-telebista Aitaren izenean, Goenkale, 2010
Barazkizale bihurtu nintzen, yoga egiten hasi nintzen, eta mundu horrek ere bizitzaren beste ikuspegi bat gehiago eman zidan. ETC-prentsa Berria, 2005-12-31
Hau zer den jakin gabe etortzen direnek batzuetan alde egiten dute hau jatetxe barazkizalea dela esaten diegunean. ETC-prentsa Berria, 2007-09-04
Naturistarengana badoa elikadura barazkizalea erabiliko du, fruituak eta barauak ere bai. ETC-prentsa Argia, 2004-06-06
Menua barazkizalea litzateke, noski. ETC-prentsa Argia, 2014-05-25
Barazkizaleak zarete? ETC-prentsa Argia, 2016-03-20
Hemen barazkizaleak, animalistak, beganoak, oro jaleak, gustura bizi gara elkarrekin. ETC-prentsa Argia, 2016-06-19