Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barazkigintza (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi) iz baratzezaintza.

Gero, ezin izan ziren gehiago etorri, barazkigintzan hasi baitziren lanean, baina bidaliko omen zituzten beren seme-alaba nerabeak belarra moztera. ETC-literatura, saiakera   Zorion handiegia, Alice Munro (Nagore Tolosa / Naroa Zubillaga / Aiora Jaka / Itziar Otegi), Meettok, 2012

Isla bada 1990eko hamarkadako hainbat proiektutan eta eman zituzten ikastaroetan: basogintzarako egitasmoetan, behien txizak ez botatzeko egindakoetan, fruta eta barazkigintzaren sustapenean... ETC-literatura, saiakera   Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai , Txalaparta, 2017

Barazkigintzako hainbat adituk hartuko du parte elkarrizketan, eta hainbat jaki ere eskainiko zaizkie dastatzeko bertaratzen direnei. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-15

Beraz, betiko merkatuko plazatik plaza birtualerako jauzia abian da barazkigintzan ere. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-04

Balkoiko barazkigintzaren ideologia moduko bat, bai. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-26

Gipuzkoako barazkigintzaren ekoizpena, kasu askotan, abeltzaintza jarduera nagusi daukaten baserrien osagarri da, batik bat autokontsumorako baratze eta fruta arbolekin. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-06

Batzu ari dira barazkigintzan eta nik hor erein dut ogia lehen aldikoz 2008-an. ETC-prentsa   Herria, 2010-11-11

Egitasmoaren arabera, eraikin berriak altxatuko dituzte parkean: barazkigintzaren interpretazio zentro bat eraikiko dute, horretarako dauden baratzeak suntsituz, eta bi aparkaleku handi eta bi noranzkoko errepide bat ere eginen dute. ETC-prentsa   Berria, 2012-06-28

Batez ere barazkigintzara zuzendutako lanetan, irtenbide moderno eta bideragarriena suertatzen ari da. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-15

Barazkigintza ekologikoan oinarrituta dagoenez, ongarri eta izurriak saihesteko tratamendu organikoak erabiliko dituzte, eta kimikoak baztertu. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-22

Beste batzuk kopuruz igotzen joan dira, esaterako, barazkigintzakoak eta lorezaintzakoak. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2013-01-25

Horrez gain, lurren falta ere sumatzen dute herritarrek: batez ere, barazkigintzan dabiltzanek. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-01-16

Barazkigintzako kalkuluak honela atera dira: 30 saski astean, saskia 12 eurotan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015

Polilaborantza intentsiboa (mahatsondoak, barazkigintza, fruta-arbolak eta tabakoa). ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Familia giroko ustiakuntza unitateak dira baserriak; lur eremu urrikoak oro har eta bigarren mailako diru iturria eta etxebizitza baizik ez dira askotan, baserritarrek inguruko lantokietara jotzen baitute lanera (barazkigintzara mugatzen dira gehienetan horrelakoetan). ETC-entziklopedia   Gipuzkoako ekonomia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus