Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

banderape iz herrialde, pertsona edo mugimendu baten mendekoa.

Liberia, Panama eta holako herrialde batzuen banderapean, ez dira batere lege berak, mariñelez itsuski baliatzen dira, jendetasuna zer den ere ez dakite!->berria-mundua¬2004-09-25<-Martxoko hauteskundeetan lehenengo aldiz batuta aurkeztu ziren alderdi abertzale gehienak, Unione Naziunaleren banderapean.  Herria   2002-11-14

Martxoko hauteskundeetan korsikar abertzaleak elkartu ostean Unione Naziunaleren banderapean, aurtengo Cortiko topaketek balio dezakete ikusteko jendeak zer nolako babesa ematen dioten bide politikoari, mugimendu klandestinoa babesten duen militantziaren zati baten aurrean  Berria - Mundua   2004-08-08

Maltako banderapeko ontzi bati, bestalde, 200.000 euroko isuna ezarri zion Le Havreko auzitegi batek, Cherburgoko kaiaren parean isurketa egiteagatik, maiatzean.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Hemezortzigarren mende amaieran hor nonbait, Atlantikoan gaindi dabilen Frantziako banderapeko gerraontzi batean, badira, isil-isila komandantearen logelan gordeta, Agnes eta Isa, Isa eta Agnes, munduan beste askok bezala bihotz zokoan sekretu latz bat daramaten bi neska gazte...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 119. orr.

Kausa erabatekorik ezean, nork bere kausatxoa aukeratzen zuen, eta haren banderapean egiten zuen borroka, gainerako bandera guztiei itsu, gainerako kausa guztiei entzungor.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.

Beste asko legez, Evora zeritzan hura ere komenientziazko banderapean ibiltzen zen munduko itsasoetan zehar.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 267. orr.

Israeldarrak nor bere leinuaren banderapean etxolatuko dira; kanpalekua elkarketa-etxolaren inguruan eratuko da, halako tarte bat utziz.  Elizen arteko biblia   Zen 2,2

Eta den-denak emirraren banderapean elkarturik, su emaile eta bazter suntsitzaileen bandera haren azpian bat eginik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Berorren banderapean bizitzera etorri naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus